XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalaren aldetik, besteak beste, Joaquin Javier de Echague, Joaquin Mendizabal eta Jose Brunet izan ziren zinatzaileak.

Istilu honetan protagonismo itzela hartu zuen Merkatal Batzordetik, Jose Manuel Colladok, Joaquin Vicente Echaguek eta Claudio Anton de Luzuriagak (honek, idazkari gisa) izenpetu zuten idazkia.

Luzuriaga bera izan zen adierazpenaren idazlea eta, geroago, donostiarren azalpenaren kontra, Pasaiakoek izan ezik, Probintzia osoko biltzarkide guztiek azaldutako erreakzio bortitz eta larri haren ondoren, Donostiako Erakundeek plazaratu zuten erantzuna ere Luzuriagaren eskuak tajutu zuen.

Aduanen istiluengatik, Hiriko eta Probintziako erakundeen arteko lege eta dialektikazko borrokak hilabetetan iraun zuen.

Aduanen edozein aldakuntzari erabateko ukapena emango zioten Batzarreen aurrean hiriko ahaltsuek aurkeztutakoak porrot eginik, Gipuzkoan lortezina zitzaiena Madrilen eskatzera abiatu ziren Udala eta Merkatal Batzordea.

Gutxienez, kolonigaiak Espainiara Donostiako portutik sartzea lortu zuten.

Produktu hauek, sarrera-zergak portuan bertan ordaindu behar zituzten, ez barrualdeko aduanetan.

Portuaren berrindartzea aldarrikatzen zuen 1832. eko Errege Ordena poztasun haundiz hartua izan zen donostiar merkatarien artean eta Udal eta Merkatal Batzordean, batez ere.

Baina Azpeitia Herriko Juntak arbuiatu egin zuen ordena hura, aduanak itsasertz eta mugetara iragateko aurreneko urrats bezala hartuz.

Junta horrek, Madrilera ordezkaritza bat bidaltzea erabaki zuen, Errege Ordena haren deuseztaketa gestiona zezan, beren argudiorik onena hauxe izaki: Probintziaren egoera leherkorra, matxinada orokorraren aintzindari segurua.

Sasoian, Fernando VII.a larriki gaiso zegoen, eta edonondik sentitzen ziren jarraikuntz gorabeherak.

Artean, armadunen taldeak nonahi sortzen ari ziren eta matxinadaren aldeko proklama ugari aldarrikatuz zihoazen alderdi desberdinetako kideak.

Madrilgo gobernuak ez zuen Gipuzkoako sua piztuago nahi izan, (...).